Ezagutu

Gure jatorria

Batzuen interesa bere eredu bakarra inposatzetik doa eta horrek gure bizitzak zeharkatzen ditu. Gure erlazioak eta nola hazten garen kaltetzen ditu ere. Honek ikasitakoa deseraikitzea beharrezkoa bihurtzen du, ondoren geure burua berreraikitzeko sistema honek eman dizkigun pribilegioak alde batera uzten. Izan ere, gure indarrak antolatzea erabaki genuen eta Samurrak Aniztasuna sortu genuen: gu geuk hazteko eta beste pertsonak laguntzeko euren aniztasunetan, bai Bizkaian, bai Gipuzkoan, bai Araban.

Samurrak Aniztasuna lana eta adiskidetasunaren emaitza da baina, batez ere, militantziarena. Familia hau osatzen ditugunok gure bidea beste elkarteetan hasi genuen. Batez ere, sexu (LGTBIQ+), kultur (antiarrazista borroka) eta genero aniztasunarekin (feminista); hala guri esatea gustatzen zaigunez, aniztasunarekin (abizenak gabe), guztiek nolabait zeharkatzen gaituztelako.

Hala ere, bai elkarteen artean bai haiek erakundeen kontra, iskanbila iraunkorra mantentzeko joera dagoela nabaritu genuen. Borroka gure artean ez dela erabaki genuen, baizik eta askatasuna eta betetasunean gure erlazionatu eta bizitzeko erak mugatzen dituzten sistema eta ideologien kontra. Guztia gure sentiberatasuna ezagutzen (hortik gure izena), berotasuna (hortik gure kolorea) eta zaintzetatik (hortik gure logoa).

Konpromisua, elkarrizketa eta elkarlana

Gure baloreak

Geure burua taularen izkina batean jartzea ez dugu gustoko, malguak eta moldakorrak gara bestearekin enpatizatzeko. Honek beste errealitateak ulertu eta akordioak bilatzeko laguntzen du, bai klase, batzar ala manifestaldi batean. Gainera, gure bizipen eta ibilbide anitzei esker, gertakariak diskriminazio beste faktoreak baztertu gabe ekiten ditugu. Izan ere, iturri bakar batetik ia inoiz ez datozela gero eta hobeto dakigu. Horregatik, ikuspegi integral baten aldeko apostua egiten dugu.

Konpromisua, elkarrizketa eta elkarlana gure baloreak dira, beti aniztasuna identitate lez edukita. Zubiak eraikitzeko jaio ginen eta aldaketa agente bat izatea bilatzen dugu.

Anitzak gara, Samurrak gara

Bazatoz?