Miaketak Programa

Zer da Miaketak programa?

Sexu eta kultur aniztasunaren sustapena funtsezkoa da ezberdinen arteko elkarbizitza hobetzeko. Biztanleri gazteak aniztasuna balore bat lez ikusi eta tresnak edukitzeko helburu, Samurrak Aniztasunetik, erakunde ezberdinekin elkarlanean, tailer hezitzaileak burutzen ditugu Euskadiko zentro ezberdinetan. Haur, lehen eta bigarren hezkuntza, batxiler eta lanbide heziketa barne, bagoaz ere pertsona arrazatuten elkartetara.

Desberdintzen gaituena


Egiaztatutako esperientzia

Asmoak onak dira, baina ezagutzaz lagundurik badoaz, hobeto. Izan ere, gure tailerrak gaiako adituek irakasten dituzte. Sexologian formakuntza eta ibilbidea eta atzerritar herrialdetan egiaztatutako esperientziarekin, gure tailerrak eskaintzen ditugu euskaraz, gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez.

Tailer esanguratsuak

Esperientziek markatzen gaituzte. Hori jakinda, hurbila eta dinamika den metodologi hezitzailea erabiltzen dugu. Hausnarketa terapeutiko eta jolasetik, parte-hartzaileen bizipenen bitartez, baloreen eskuratze eta ikasketa sustatzen dugu. Hauxe, besteak erasotu gabe errespetatzen dituen erlazio eredua eraikitzeko guztion artean.

Aniztasun anitzak

Aniztasunak anitzak dira eta gutariko bakoitzean zeharkatzen dira. Hori dela eta, holistiko ikuspegitik ekitea ezinbestekoa dela uste dugu, sexualitate eta LGTBIQ+ errealitate ezberdinetik, familia eta kultura aniztasunetara, beti kontuan hartuz botere erlazioak. Geure zeregina: gure azaletik  bortizkeria, diskriminazioa eta jazarpena borrokatzeko, ikusmoldeak aldatu eta tresnak eskaintzea.

 

Xehetasunak

Miaketak programak haur, lehen eta bigarren hezkuntza, batxiler, lanbide heziketa eta pertsona arrazatuten elkarteetan, tailerrak burutzen ditu. Horien bitartez hala mutilazio genitala Afrikan, homosexualitatea Errusian, sexu berdineko eskontzak Taiwanen, birjinitatea eta eskontza ijitoetan, janzkera arabiar munduan, nola erakundetako arrazakeria persona beltzen kontra lantzen ditugu, besteak beste.

80 euro ordu baloraturik, 20 euro ordu geratzen da erakunde ezberdinek programa honen alde egiten duten apostuari esker, zein, aurrez aurreko esku-hartzeaz aparte, badu barne:

  • What’s appen bidez betirako aholkularitza.
  • Irakaslego/elkarteko militanteekin ebaluaketa batzarra.
  • Talde bakoitzeta ebaluaketa txostena.

Beste edizioetako kartelak

Zein da gehien gustatzen zaizuena?