Defendatu Programa

Zer da Defendatu programa?

Geroan gure gizartean lan egingo duten profesionalek aniztasunarekiko sentsibilidadea izan beharko lukete. Programaren helburua unibertsitate testuinguruan, sexu, genero eta kultur aniztasunerako formakuntza ematea da. Hori guztia hainbat arloetan, guztiak betiere Gizarte, Natur eta Heziketa Zientzietan ardaztuta.

Zergatik Sexologia Unibertsitatean?


Berezko diziplina

Sexologia corpus propioa duen diziplina bat da. Hori dela eta, bere teoriak, bibliografía eta bete ikerketak ditu, beti sexualitatearen funtzionamendua ezagutzeko asmoz. Ohi izan da, historikoki, beste diziplinek sexuaren inguruko ezagutza irakatsi nahi izatea. Edonola ere, Sexologia profesionalok egokiagoak gara horren inguruan ezagutza sozializatzeko, gure baitan daukagun diziplinartekotasunetik.

Aniztasuna lan ekimenetan

Ibilbide horretan, sexologook burututako aurkikuntzak irakatsi behar dira, gizarteko beste profesionalek euren lanetan praktikan jartzeko. Hots, askotan, esku-hartzeak begirada tradizionaletik burutzen dira existitzen den aniztasuna ez hartatuz. Hortaz, gure programarekin, profesionalek tresna gehiago izango dituzte androzentrismo, eurozentrismo eta binarismotik ateratzeko, besteak beste.

Militantzia sustatzea

Programaren izenak hauxe adierazten du. Kontua ez da bakarrik profesionalek gehiago jakitea sexu, genero eta kultur aniztasunean baizik eta horren inguruan eskubideak defendatzea. Hau da, ekimena izatea euren arloetan parte-hartzaileen izaera errespeta dadin, bere ezaugarriak lantzen begira intersekzionaletik.

Xehetasunak

Defendatu programak Gizarte, Natur eta Heziketa Zientzietako graduetan tailerrak burutzen ditu. Horien adibide, batzuk, programak jada eskarmentua duela, hurrengo izan daitezke: Zuzenbidea, Arte Ederrak, Biologia, Kazetaritza, Magisteritza, Lan Erlazioak, Eritzaintza edota Ekonomia, besteak beste. Jorratzen diren gai nagusien artean genero ikuspegia aplikatzea, LGTBIQ+ komunitateari lekua ematea eta pertsona arrazializatuen esperientzak artatzea.

Samurrak Elkarteak Eusko Jaurlarizarekin duen hitzarmena eta, graduetako irakasleek euren 4 ordu doan laga ditzakete tailer hauek egiteko. Beste nondik norako guztiak elkartearen esku. Tailerrarekin bat, badu barne:

  • Instagramen bidez betirako aholkularitza.
  • Irakaslearekin moldaketak eta ebaluaketak egiteko batzarraz.
  • Talde bakoitzeko ebaluaketa txostena.